Baltasar Garzon (argazkian) Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak amaitutzat eman du 2002an Batasunaren kontra abiatutako sumarioa, gaur plazaratu duen hiru orriko autoaren (pdf) bidez. Guztira, 41 lagun auzipetu ditu, "erakunde terroristako kide" izatea egotzita, auzipetuen artean urte luzetan ezker abertzaleko buruzagi ezagun izan diren hainbat lagun daudela: Arnaldo Otegi, Joseba Alvarez, Jose Luis Elkoro, Floren Aoiz, Adolfo Araiz, Esther Agirre eta Karmelo Landa. 2005ean zendu zen Jon Idigoras ere jarri du zerrendan Garzonek. Halaber, Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun Barbarias urduliztarra daude auzipetuen artean, Auzitegi Nazionaleko epaileak 2002an abiatu zuen 35/02 sumarioa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!