Barinatxe hondartzan ehun kilo zabor batu ditu Getxo Surf Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 2a, 18:24

Martxoaren 21ean, Ostiral Santuarekin, Barinatxe hondartza garbitzen ibili ziren Getxo Surf Taldeko hamabi lagun. Inazio Etxebarria "Guzurti" surflari getxoztarrak UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalari adierazi zionez, "ez genuen lan makala izan". Goizez, 10:00etatik 12:30era, aritu ziren zaborra batzen, harean zein harkaitzetan, eta akabuan 14 poltsa beteak zituzten. Autoen gurpilak ere bazeuden areatzan batutakoen artean. Etxebarriaren kalkuluen arabera, "guztira ehun kilo zabor inguru batu genituen" Ostiral Santuko goizean. Horrelako ekimenak behin baino gehiagotan egiteko asmoa badutela adierazi du Getxo Surf Taldekoak. Argazkian, garbiketan parte hartu zuten hainbat taldekide bildutako zaborra erakusten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun