Getxoko PP eta
PSE-EE "pozik" azaldu dira gaur, Bilboko Administrazioarekiko auzi-epaitegiko 3. aretoak, bi taldeok Imanol Landa alkate jelkidearen aurka jarritako
demanda onartu duelako. Auziaren muinean dago 2007ko azaroaren 8an Udalbatzak onartu zuen Udal Arautegi Organikoa indarrean jartzeari Landak emandako ezetza. Udal agintariak behin eta berriro aldarrikatu du iaz onartutako udal arautegi berriak hainbat irregulartasun eta artikulu ilegalak dituela eta, beraz, ezin dela indarrean jarri. Orain, bost eguneko epea du Getxoko Udalak, administrazio-espedientea bidale edo epaitegiaren erabakiaren kontrako erreguzko errekurtsoa aurkezteko, popularrek jakinarazi dutenez. Argazkian, Marisa Arrue eta Luis Almansa Getxoko PPko eta PSE-EEko bozeramaileek otsailaren 27an aurkeztu zuten Imanol Landaren aurkako demanda.