Dozenaka haur eta gurasok ospatu dute liburuen eguna Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 2a, 23:43

Arratsaldeko 6etan hasita, dozenaka haur eta gurasok bete dute Algortako Tellagorri plaza, gaurko deitua zegoen Haur eta Gazteentzako Liburuen Eguna ospatzeko. Txikiek zein helduek ipuin kontalarien istorioez gozatzeko aukera eduki dute lehendabizi. Horren ostean, jasotako txarteltxoan marrazkia egin eta, puxika batera lotu eta gero, horiek hegan nola zihoazen adi-adi jarraitu dute neska-mutilek. Amaitzeko, eskuak eta sabelak berotu dituzte txokolate goxoarekin. “Apirila, liburuen hilabetea” lelopeko kanpainaren harira antolatu dute gaurko ekitaldia udal liburutegiek. Izan ere, 203 urte dira gaur Hans Christian Andersen idazle ospetsua jaio zenetik. Gurean ezaguna ere dugun Unai Elorriaga getxoztarrak irakurri du Haurrentzako Liburuen Eguneko mezua. Argazkian, haurrak ipuin kontalariei adi.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun