Apirilaren 28an emango diote hasiera 13 urtetik gorako gazteentzako lehen sorospek ikastaroari. Gurutze Gorriaren eskutik, maiatzaren 28ra bitarteko astelehen eta asteazkenetan egingo dute, erdaraz, 18:30etik 20:30era, Eloisa Artaza kaleko erakusgelan. Honetan 18 lagunek baino ezin izango dute parte hartu. Eta txalaparta ikastaroan gertatu bezala, erroldatuek lehentasuna dutela, 13 eta 28 urte artekoekin tokiak ez betetzekotan baino ez zaie aukera gainontzekoei emango. Gorliztarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta bestelakoek 20 euro.
Irristaketa
Azkenik, maiatzaren 10etik ekainaren 28ra arteko larunbatetan, irristaketan irakatsiko diete gazteei, kiroldegian (euria bada, ikastetxean), ordutegiak ondokoak izango direla: 12:00-13:00 (4-7 urte), 13:00-14:00 (8-11 urte) eta 12:00-14:00 (12 urtetik gora). Gazte Informazio Guneko arduradunek adierazi dutenez, bakoitzak eraman beharko ditu patinak, belaun-babesak eta eskumuturrekoak. Hartara, erroldatuta ez dauden umeak Espainiako Nortasun Agiriaren edo familia liburuaren fotokopia aurkeztu beharko dute. Ikastarorako ordaindu beharrekoari dagokionez, 11 urte artekoek 20 euro jarri beharko dituzte Gorlizkoak izan ala ez izan. 12 urtetik aurrerakoek, baina, erdia (15 euro) ordainduko dute udalerrian erroldatuta egonez gero. Kanpotarrek, beraz, 30 euro.
Ikastaro berriak antolatu ditu Gorlizko Gazte Informazio Guneak. Horien artean, Amaia Arce Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldeko (UKTEST) kideak euskaraz emango duena izango da lehendabizi abiatuko dena. Apirilaren 16tik 30ra bitarteko asteazken (19:45-21:45) eta larunbatetan (11:00-13:00), ttakuna eta herrena, txalapartaren historia, oholaren soinuak, egur eta makila desberdinak eta neurriak... ikasteko aukera edukiko dute 13 eta 28 urte bitarteko neska-mutilek, Urezarantzako eskolan. Parte-hartzaileen kopurua mugatua da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, aipatu adin tarteko gazteekin tokiak ez betetzekotan baino ez zaie eskaintza gainontzekoei zabalduko. Gainera, lehentasuna izango dute Gorlizen erroldatutakoek. Horiek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta kanpokoek 24 euro. Horretaz gain, lehen sorospen eta irristaketa ikastaroak prestatu dituzte. Guztietan finkatu dute izena emateko azken eguna apirilaren 10ean. Informazio gehiago jasotzeko, berriz, 946 774 000 telefono zenbakira deitzea badago. Argazkian, UKTESTeko bi lagun txalaparta jotzen, hainbat umeren begiradapean.