Mugarrarako mendi irteera antolatu du Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 3a, 15:13
Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Mañaria udalerri bizkaitarrean dagoen Mugarra mendirako (964 metro) irteera egingo du apirilaren 13an, igandearekin. Horrenbestez, txangoa goizeko 8:30ean hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 8a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefonoa 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dira. Matrako mendi taldekoek adierazi dutenez, "jatetxea, aterpetxea, bidaia, eta horrelakoak aurretik hartzeko jarri ohi dugu apuntatzeko aldez aurreko epea". Hortaz, ordaintzea da txangora joan nahi direnek egin beharreko lehenengo gauza. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun