Apirilaren 12an eta 13an Portugaleten egingo diren Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministen berri emateko asmoz, aurkezpena eta luntxa izango dira ostiral honetan, hilak 4, 20:30etik aurrera, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. "Feministok eraldaketarako borrokan!" lelopean, EHUk Portugaleten duen fakultatea aukeratu dute jardunaldiak egiteko eta, bertan, indarkeria sexista edota emakumearen identitatea izango dira eztabaidagai. Emakume Internazionalistak, Plazandreok, Bizkaiko eta Arabako Emakume Asanbladak, Medeak, Herne, 7menos20, Bilgune Feminista, Lanbroa eta Amalatz eragileek osatzen duten Euskal Herriko Koordinadora Feminista da antolatzailea; eta ekimen honekin "euskal emakumeak bildu, iritziak partekatu eta eztabaida sustatu" nahi dute. Jardunaldietan parte hartu nahi duenak,
www.jardunaldifeministak.org webgunearen bidez izena eman ahal izango dute, horretarako 15 euro ordaindu beharko direla. Argazkian, jardunaldien aurkezpena /
Gaztesarea.