Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetatik umeak ekarriko ditu aurten ere Sahararen aldeko
Atfal elkarte getxoztarrak, uda udalerrian igaro dezaten. "Maiatzaren 10erako jakin nahiko genuke zenbat familia egongo liratekeen prest neska edo mutil saharar bat euren etxean edukitzeko uztaila eta abuztua bitartean", adierazi dute gobernuz kanpoko erakundeko kideek. "Oporrak Bakean izeneko kanpainaren barruan, 12 eta 15 ume artean ekarri nahi ditugu aurten. Gurean dauden bitartean, elikadura osasuntsu bat izateko, bizimodu desberdinak ezagutzeko eta basamortuan egiten duen bero itzeletik ihes egiteko aukera eskaintzen diegu", azaldu dute. Osakidetzak osasun azterketa bat egiten die eta herriko hainbat haginlari eta optikariek ere beste horrenbeste egingo dute. Argazkian, Saharako ume eta euskal elkartasun elkarteko kide batzuk Loiuko aireportuan Aminetu Haidar giza eskubideen ekintzalariari harrera egiten 2006an /
Saharatik.