Metroko langileek elkarretaratzea egingo dute astelehenean Areetako geltokian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 3a, 23:25
Metro Bilbaoko enpresa batzordeak (ELA, CIM, CCOO, UGT, LAB eta ESK) elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako, apirilak 7, Areetako geltokian, 10:30ean hasita. Hain zuzen ere, bertan atxilotu zuen igande eguerdian Ertzaintzak A.G.G. 28 urteko mutila, metroko ikuskatzailea mailu batekin jo izana egotzita. Garraio enpresak, baina, "eraso saiakera" iritzi zion gertatutakoari. Gaurkoan, berriz, astelehenean, "geltokiko ikuskatzaileak jasan duen erasoa" salatzera deitu ditu langileak enpresa batzordeak, ohar baten bidez. Halaber, erasoa gertatu zenean geltokian egon eta "beraien laguntza eman zuten bidaiariei eskerrik beroena" eman die, "haiei esker ez baita tamalgarriagoa litzatekeen ezer gertatu". Gainera, "segurtasun gehiago eta kontzientziazio gehiago" eskatu du. Izan ere, "Metro Bilbaori eta herritarrei laguntza dei ugari egin arren, eraso hauek jarraitu egiten dute", langileen ordezkarien hitzetan. Argazkian, otsailaren 11an ere elkarretaratzea egin zuten Areetako geltokian / LAB Metro Bilbao.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun