
Larunbat honetan, apirilak 5, 21:00etatik aurrera, Idi Proben Txapelketa Nagusia jokatuko da Ondizko probalekuan, Leioako udal iturriek jakinarazi dutenez. Urtero legez, hiru bikote izango dira parte hartuko dutenak, urteko proba desberdinetan puntuazio hoberena lortu duten bikoteak hain zuzen. Beraz, maila handiko ekitaldia izango da. "Txapelketa hau, idi proba zale askok jarraituko dute. Urte bakoitzean toki ezberdin batean antolatzen da eta aurten Leioa izan da aukeratua txapelketa nagusi honetarako", azaldu dute tokiko arduradunek. Euskadiko Herri Kirolen Federazioak antolatutako Idi Proben Txapelketa Nagusian parte hartuko duten bikoteak honako hauek izango dira: Kortezubiko Txertudi, Aiako Erreizta eta, azkenik, Errezilgo Bizkis, besteak beste. Txapeldunen artean onenetarikoak beraz. Argazkian, idi probak Urdulizko probalekuan.