Bizikletak mailegatzeko Getxo udalerriko zerbitzuak 15 lagun kontratatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 4a, 20:48
Behargintza Lan eta Ekonomi Garapenerako Zentroak gutxi barru Getxo udalerrian martxan jarriko den bizikletak maileguan uzteko zerbitzua enpresa bati esleituko dio. Enpresak 15 lagun kontratatuko ditu, 12 bizikletak utziko diren tokietan herritarrak artatzeko eta 3 horiek mailegu tokitik mantentze-lanak egiteko tokietara eramateko. Lan eskaintza langabetuei dago zuzenduta, gehien bat lana topatzeko zailtasunak dituztenei. Interesatuek informazio hitzaldi batera joan beharko dute datorren asteazkenean, apirilaren 9an, 10:00etan, Argia Fundazioak Algortako Hirutasun kaleko 10-B zenbakian duen egoitzan. Argibide gehiago lortzeko edo partaidetza egiaztatzeko Behargintzara jo behar izango da, Algortako Martin Deuna kaleko 17 zenbakira. Telefono zenbakia: 94 466 01 40. Posta elektronikoa: behargintza[abildua]getxo.net eta webgunea: www.getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun