Resumen Latinoamericano agerkariak antolatutako zine politikoaren zikloaren barruan, 2001eko irailaren 11ko atentatuen alde ilunari buruzko "911 Mysteries" filma proiektatuko dute bihar, igandea, 19:30ean Itzubaltzeta / Romoko
Itzubaltzeta gaztetxean. Zine politikoaren zikloa martxoaren 12an hasi zen eta "laugarren boterea" delakoa, hau da, hedabideak hartu ditu gaitzat, martxoan zehar antolatutako proiekzioetan, Hain zuzen ere, ziklo horretakoa da "911 Mysteries" filma, martxoaren 23an proiektatzea aurreikusita zegoena, baina Gazte Topagunea dela eta atzeratu zena. "911 Mysteries" filma jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta erdarazko azpitituluekin emango dute. Bertan, 2001eko irailaren 11n AEBetan gertatutako atentatuen gainean hedabideek zabaldutako bertsio kontrajarriak ditu hizpide. Hurrengo emanaldiak, berriz, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Latinoamerikako herrialdeetan duten esku sartzeaz jardungo dute.