Orduan, iheslariak, agenteek aurkitu egin zutela ikusita, ihesari ekin zion berriro eta udalerri horretako zenbait kaletatik abiatu zen, "nahitaezko norabidea zein zen kontuan izan gabe, kontrako noranzkoan erabiltzeko erreian behin eta berriro sartuta, eta bidea emateko eta gelditzeko seinaleei kasu egin gabe". Ondorioz, Herrizaingo Sailak zabaldutakoarekin jarraituz, "arrisku larrian jarri zuen errepide horietatik zihoazen gidarien segurtasuna, eta ia-ia istripu bat eragin zuen Gorlizerako sarbidean". Udalerri horretan geldiarazi zuten azkenean. Identifikatu ondoren, "ibilgailu patruilaren argi eta hots seinaleen bidez gelditzeko agindua behin eta berriro eman" zioten agenteek atxilotu egin zuten R M.C.V., ausartegi gidatzearen delitu bat egin izana egotzita. Halaber, trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu bat ere egotzi zioten, botatako aire litro bakoitzeko 1’09 eta 1’01 miligramo alkoholeko maila emateagatik egin zizkioten bi probetan; gainera, agiri publiko bat faltsutzea ere leporatu zioten, "aldean zuen gidabaimenak manipulatuta zegoela erakusten zuten zantzu nabarmenak" baitzituen. Polizia eginbideak burutu ondoren, gidaria agintari judizialaren aurrera eraman zuten.
Guztira, Ertzaintzak bost gidari atxilotu ditu asteburu honetan Uribe Kostan alkoholaren eraginpean autoz ibiltzeagatik. Larunbatean bi izan ziren atxilotutakoak, biak Getxo udalerrian. Atzo, igandea, berriz, hiru izan ziren. Gorlizen aipatutakoa zein gidari bana Sopelan eta Getxon.