Bizkaiko Xake txapelketaren hirugarren kanporaketa izango da Leioan igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 7a, 15:52

Xakearen zaletu leioaztarrek eta ingurukoek aukera paregabea izango dute igande honetan, hilak 13, bere kirol gustukoenaz gozatzeko, Eskolarteko Bizkaiko Xake Txapelketaren hirugarren kanporaketa Leioan burutuko baita. Leioako Altzaga Xake Kirol elkarteak antolatuta, eta Bizkaiko Xake Federazioa zein Udal Polikiroldegiaren laguntzarekin, 200 parte-hartzaile baino gehiago batuko dira txapelketa honetan parte hartzeko. Benjamin, kimu eta haur mailan aritzen diren makina bat xake jokalari bilduko dira igandean Sakoneta polikiroldegiko kantxan. Baieztapena goizeko 9:30ean izango da eta lehiaketari hasiera ordu erdi beranduago emango diote. Dena den, izen ematea apirilaren 11ko 18:00ak baino lehen egin behar izango da, 944 415 231 telefonoan. Eskolarteko Bizkaiko Xake Txapelketaren hirugarren kanporaketa honek arratsaldeko 18:00ak arte luzatzeko aukera dagoela aurreikusi dute antolatzaileek. Jokalari bakoitzak sei partida jokatzeko aukera izango du, Altzaga Xake Kirolelkartearen presidentea den Jose Luis Diaz jakitera eman duenez. Aurreko kanporaketak egin dituzte Sestaon eta Elorrion (argazkian / Bizkaiko Xake Federazioa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun