Mattin musikariak hitzaldia eskainiko du astearte honetan, apirilak 8, Erandio eta Leioako campusean, inprobisazioarekin musikan nola lan egin daitekeen azaltzeko, EHUko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Hain zuzen ere, artistak gai hauek jorratuko ditu: inprobisazioa nola landu eta dokumentatu, hau da, nola bihurtu disko; nola aldatzen den lana disko baterako edo kontzertu baterako denean, eta berak zergatik erabiltzen duen software librea. Zuzeneko emanaldiei dagokienez, tokiak, bertan bildutako lagunek eta abeslari eta entzuleen artean ematen den banaketak (hori zalantzan jarri nahi du) erabateko eragina daukatelakoan dago Mattin. Biharko saioa Arte Ederren Fakultatean izango da, 11:00etatik aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!