Ehunaka lagun gozatu da Erandioko euskararen egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 7a, 20:54
Erandioko euskararen eta euskal kulturaren egun nagusia den Kanpomartxon ehunaka lagun batu ziren atzo Martiartuko dorretxearen inguruko landetan. Antolatzailea den Berbots! Erandion Euskaraz taldeak "oso balorazio ona" egin du, Marian Pampliegaren elkartekidearen esanetan, bazkal orduan 600 bat lagun izan zirela, kontuan hartu gabe umeekin batera goizpasa egitera joan ziren gurasoak edota arratsaldean Tapia eta Leturiaren erromeriara beren beregi hurbidu ziren gazte eta helduak. Iragarri bezala, eta bost minutuko sirimiria izan ezik, euria ez zen agertu Martiartutik eta euskarazko kultur jarduerak etengabe eta arazorik gabe burutu ahal izan ziren, euskaltzaleen ondo pasatzeko eta parte hartzeko gogoei esker. Izan ere, dozenaka eta dozenaka lagunek dantza bilakatu zuten lainoek utzitako hotzaren aurkako erremedio naturala, argazkian ikus daitekeenez. Bestalde, aurten martxan jarritako autobus zerbitzuak hainbat euskaltzaleren oniritzia jaso zuen nahiz eta goizean ibilaldi bat ezin burutu, ondoko Martiartu Golf Klubeko kideek sorturiko auto-ilarak zirela eta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun