Programa hasteko, gaur aukeratutako diseinatzaile berriek zabalduko dute pasarela, bosgarren urtez, Off Getxo Moda ekimenez, guztira hamabost partaide izango direla. Diseinatzaile horiek modaren munduko adituez osatutako epaimahaiari aurkeztuko dizkiete euren diseinuak. Moda balore berri horien proposamenak aurkeztu eta irabazleari saria eman ondoren, Euskal Diseinuaren Pasarela egingo da. Izan ere, pasarela horretan inguruko diseinatzaile ezagunenek parte hartuko dute, 2008-2009ko Udazken-Negurako proposatzen dituzten diseinuak aurkezteko. bertan izango dira Hormaechea Diseño, Ian Mosh, Ion Fiz, Jota Mas Ge, eta Marta Teran. Ondoren, Getxo Modaren lehenengo egunari amaiera emateko Alicia Rueda diseinatzailearen pasarela ikusi ahal izango da; gainera, bere enpresa ibilbidea zein artistikoa eta luzeari omenaldia egingo zaio.
Getxoko denden pasarela
Getxo Modako bigarren egunean Getxoko Denden Pasarela egingo da. Bertan, Alguer, Benetton-Areeta, Blonda, Bolero, Hormaechea Diseño, Ian Mosh, Iñaki bitxitegia, Lemon, Gondra optika, Ibarreta optika, Marcel Arranz ileapaindegia, Tintoretto eta Tximeleta dendak izango dira Getxoko merkataritza sektorearen protagonistak. Udalerriko dendek 2008ko Udaberri-Udan erosteko aukera interesgarriak erakutsiko dituzte.
Elio Bernhanyerrek eta bere diseinuek emango diote amaiera Getxo Modari. Halaber, nazioartean ezaguna den diseinatzaile honen ibilbideari eta lanari ere egingo zaie omenaldia.
GEEM elkarteak Getxo Modaren bidez "Getxon kalitatezko merkataritza sustatu eta bultzatzea" nahi du, udalerrian "zein erosketa interesgarriak egin daitezkeen" erakutsiz.
Egitaraua:
Asteartea, apirilak 8, 20:30etik aurrera
- Off Getxo Moda pasarela: Agnieska Hernandez, Ana Diaz, Ana Marques, Elisa Madina, Izaskun Ares, Jaime Mesa, Jessica Sanchez, Kriss Ariana, Leire Laparra, Luna Maga, Maite Grande eta Patricia Ibarrondo, Mar Garcia, Miguel Arcadio, Rosa Hernandez eta Yvonne Lopez diseinatzaile berriekin.
- Euskal Diseinua pasarela: Hormaechea Diseño, Ian Mosh, Ion Fiz, Jota Mas Ge eta Marta Teran diseinugileekin.
- Itxiera Alicia Ruedaren diseinuekin.
Asteazkena, apirilak 9, 20:30etik aurrera
- Getxoko Denden Pasarela, Alguer, Benetton-Areeta, Blonda, Bolero, Hormaechea Diseño, Ian Mosh, Iñaki bitxitegia, Lemon, Gondra optika, Ibarreta optika, Marcel Arranz ileapaindegia, Tintoretto eta Tximeletarekin.
- Elio Bernhanyer diseinatzaileari gorazarrea.