Pasa den martxoaren 30ean Areetako geltokian mailu batez izan zen
eraso saiakera salatzeko elkarretaratzea egin zuten Metro Bilbaoko langileek goizean. Arratsaldean, berriz, ELA, CIM, CCOO, UGT, LAB eta ESK sindikatuek osatutako Enpresa Batzordeak bilera egin zuen Julio Ibarra Metro Bilbaoko komunikazio eta segurtasun arduradunarekin. Langileek hilabete bateko epea eman zioten erasoen arazoan emaitzak aurkez ditzan. Izan ere, Txus Martin Enpresa Batzordeko bozeramailea eta ELAko ordezkariak azaldu zuenez, Areetakoa geltokirik "gatazkatsuenetariko bat" da, inguruan hainbat diskoteka eta afterhour egonda geltokira hurbiltzen diren hainbat bezero aurretik "alkohola ez ezik beste motako substantziak" kontsumitu egiten dituztelako eta haietako batzuek jarrera "oldarkorra" izan dezaketelako. Argazkian, otsailean ere elkarretaratzea egin zuten langileek toki berean /
Metro Bilbaoko LAB.