Alberto Contador atzoko irabazlea buruan, 13:10ean atera dira Legazpitik 150 txirrindulari baino gehiago Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan lehiatzeko asmoz. Horretarako, 153 kilometro zeharkatu eta Erandio Landako metan nagusitu beharko dira, aurretik Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat herri bisitatuko dituztela, tartean Leioa eta Areeta. Antolatzaileen arabera, iragarritako euria dela eta txirrindulariak 17:16an helduko dira helmugara, baina lasterketa bizian sartuz gero, 42 kilometro orduko abiaduran, 16:53rako egon litezke Erandio Landako podiumean. Dena den, aurretik asko sufritu beharko dute, batez ere lehenengo mailako Ixua portuan. Ondoren ere, hirugarren mailako hainbat mendate izango dituzte: Gontzarigaina, Bizkaia, Gerekiz eta eskualdeko Unbe. 25. kilometroan, Ixuarako beste 22 falta direla,
Euskaltel-Euskadiko Iñigo Landaluze Intxaurraga algortarra (argazkian /
Wikipedia) ihesaldi batean doa, Jose Luis Arrieta, Joan Horrach eta Michael Bertagnollirekin batera, pelotoiari 3:30 minutuko abantaila ateratzen diotela. Algortarra Contadorretik 1:59ra dago sailkapenean.