Jon Bilbao Moro asuarra izan ezik, Alacanteko (Herrialde Katalanak) Fontcalent espetxean dauden euskal preso politikoak gose greba mugagabeari ekin zioten apirilaren 1ean, bizi dituzten baldintza "jasangaitzen" aurrean protesta egiteko. Bada, astebeteren ondoren, zenbait eskaera lortuta, gose greba bertan behera utzi dute. Askatu.org webguneak zabaldutakoaren arabera, "atzo espetxeko segurtasun zuzendariordearekin bildu ziren eta beraien aldarrikapen guztiak lortu ez arren eskaera batzuk onartu dizkiete, besteak beste neskek aktibitateetara sarrera izatea, mutilak patiora batera ateratzea eta abar". "Presoek adierazi dutenez, tarte batean beraien egoerak duen bilakaera ikusiko dute eta aurrerantzean erabakiko dute beraiek zein jarrera hartzen duten. Presoek ondo daudela adierazi dute", gaineratu dute. Argazkian, Jon etxeratzearen alde 2007ko abenduaren 16an egindako mobilizazioa
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!