Kim Kirchen sprintean nagusitu da Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 8a, 20:31

Kim Kirchen Luxenburgoko sprinterra nagusitu da Erandio Landako helmugan, Euskal Herriko Itzuliaren bigarren etapan. Kirchenek atzean utzi ditu azken metroetan lehiakide izan dituen Paolo Bettini eta David Herrero bilbotarra eta High Road taldearentzako garaipena eskuratu du. Etapa ia osoan zehar Euskaltel-Euskadiko Iñigo Landaluze Intxaurraga algortarra ihesaldian izan da, Jose Luis Arrieta, Joan Horrach eta Michael Albasinirekin batera, gehienez jota bost minutuko abantaila izan dutela. Baina helmugarako 15 bat kilometro baino ez direla falta pelotoiak harrapatu egin ditu guztiak Albasini izan ezik, beste bost kilometro egin dituena bakarrik pelotoiak berarekin bat egin arte. Sailkapen nagusian ez da aldaketa handirik izan eta Astana taldeko Alberto Contador jarraitzen du lehenengo postuan. Bestalde, mendiko sailkapenean gaur batutako mendate guztiei esker, Iñigo Landaluze bigarren postuan jarri da da Egoi martinez taldekidearen atzean. Bihar goizeko 12etan, hirugarren etaparen irteera egingo dute Altzagako azoka zaharretik Bilboko norabidean. Etapa Bianan bukatuko da 195 kilometro zeharkatu ostean. Argazkian, Kim Kirchen / Wikipedia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun