Ibaizabal Telebista euskaldunaren Interneteko ataria aurkeztuko dute bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko kafe Antzokian egingo duten jaialdia dela medio. Bertan, Bilbo, Ezkerraldea, Enkarterriak, Uribe Kosta, Txorierri, Mungialdea eta Hego Uribeko zonalde zabal baterako emitituko duen telebistaren nondik norakoak azalduko dituzte, tartean bideoak, musika eta bertsolariak izango direla. Dagoeneko, Ibaizabal telebistaren webgunean dagoeneko hainbat bideo daude ikusgai. Ibaizabal-Mendebalde kultur elkarteko Talde Eragileak jakinarazi duenez, aurkezpenean "proiektu zabal, berritzaile eta ezberdin batean parte hartzeko aukera" zabalduko da. Argazkian, hainbat ekimen burutu dituzte Ibaizabal Telebistaren proiektua zabaltzeko / Ibaizabal-Mendebalde.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!