
Getxoko Udalaren Ingurumen Sailak informazio kanpaina abiatu du, Sopelako Gatzarriñe kaleko 36. zenbakian dagoen txakurtegitik (Telefono zenbakia: 946 765 579) etxera, txakur edo katuren bat eraman nahi duten herritarrei zuzenduta. Keltse Eiguren zinegotziak gaur azaldutakoaren arabera, "bizitza samurragoa izango dute horrela etxe-abereok". Animalietako bat eskuratu nahi dutenek, “aipatu udal zerbitzuko beharginek adopzio arloan eskaintzen dituzten aholkuak baliatu ahal izango dituzte eta etxeko abereak edukitzeko legeak ezartzen dituen osasun eta zaintza arloko berme guztiak betetzen dituzten animaliak eraman ahal izango dituzte”, tokiko arduradunaren hitzetan. Hau da, aukeratutako animalia parasituak kenduta, txertatuta, antzututa, garbi eta mikrotxiparekin emango dute. Etxabereok hartzen dituztenek, euren aldetik, animalia ondo artatu eta zaindu beharko dute, Ingurumen zinegotziak gogoratu duenez. Eskatzaileak adinez nagusiak izan beharko dira eta udal tasa ordaindu: 30 euro katu batengatik eta 60 euro txakurrarengatik. Argazkian, txakur bat /
El Rincon de las Cuatro Patas