Larunbatean, hilak 12, “El arquitecto y el emperador de Asiria” antzeztuko dute Algortako Getxo Antzokian. Teatro Mutante taldearen azken lan hori Fernando Arrabalek idatzitakoa da eta, horretan, irla bateko biztanle bien (argazkian) pasadizoez baliatuz, giza harremanetan sakontzen du egileak. “El arquitecto y el emperador de Asiria”ren istorioa uharte ahaztu batean gertatzen da. Hegazkin bat bertan erori da eta bizirik atera den lagun bakarrak, frustrazioak jotako pertsonaiak, bere neurrirako unibertsoa egitea erabaki du. Bere burua enperadore egingo du eta uharteko biztanle bakarra bere mendeko egin eta Arkitekto Goren izendatuko du. Horrela hasten da bi pertsonaiek giza harremanak eta munduari aurre egiteko modua asmatzen eta berrasmatzen dituzteneko jokoak. Antzezkizuna 20:00etan hasiko da eta sarrerak dagoeneko salgai daude Algortako Kultur Etxean (Villamonte, A-8), BBKren orotarako kutxazainetan,
www.bbk.es webgunean eta 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakien bidez. Era berean, maiatzaren 3an Pilar Bardemek antzeztuko duen "La sospecha" lanerako sarrerak ere eros daitezke jada.