Kultur askeari buruzko hitzaldia egingo dute bihar Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 9a, 21:10

Leioako Udondo gaztetxeak hartuko du bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera izango den kultur askeari buruzko hitzaldia. Bertan, Metabolik BioHacklab zenaren partaide ohi eta Euskal Herriko Indymediaren kide ezaguna den Txopi, ideien eta sorkuntzaren merkantilizazioa, jabego intelektuala, copyright, copyleft eta creative commons lizentziak, SGAEk edota MusikHerriak erabiltzen dituzten kudeaketa sistemak eta lizentzia ezberdinak, hainbat musikarien iritziak, Estatu espainiarrean jabego intelektuala arautzen duen legea, kanon digitala eta liburutegiei ezarritako kanon berria, p2p sareak eta beste hainbat gaien inguruan solasastuko da, bertaratzen direnen galdera eta kezkak erantzuteaz gain. Hizlariak jakinarazi duenez, oraindik dago biharko hitzaldia prestatzen, baina orain arteko oharrak eta zirriborroak dagoeneko jarri ditu domeinu publikopean, sarean, eta hemendik jaitsi daitezke, gazteleraz. Argazkian, hitzaldia ilustratzeko Txopik erabilitako irudietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun