Abiatutako ekintzez ezezik, gainera, Udala irtenbide alternatiboak ari da bilatzen zaborren ohiko bilketarentzat, eta haien artean, bilketa pneumatikorako sistema bat ikertzen ari da. Hartara, Hirigintza eta Ingurumen arloei agindutako txosten teknikoen ondorioak ikusita, sistema herriko etxalde eta garapen gune berrietan ipintzea eta osaturik eta sendo dauden guneetan bideragarri den edo ez aztertzea proposatuko da, hirian edukiontziek eta hauen bilketarako ibilgailuek eragiten dituzten eragozpen estetikoak, zaratak, hatsak, aparkaleku kopuruaren gutxitzea eta ikuseremu arazoak arindu aldera.
Azterketa teknikoetan esaten da lehen analisi batean antzematen den zailtasunik handiena beharrezkoak diren xurgatze eta bilketa plantak non ipini dela Getxok dituen itxuragatik eta biztanle dentsitate desberdinak dituelako.
“Bere bideragarritasuna ari gara aztertzen”, azaldu du Imanol Landak, “uste osoa dudalako sistema automatiko honek, zaborren bilketaren alorrean aurrerapen teknologikoa izateaz gain, bizitza kalitatea handitu eta hiriko ingurumen maila hobetuko duela, bilketa egiten duten ibilgailuak eta kaleko edukiontziak kenduz. Osasunaren aldetik ere hobetu egingo da, zaratak eta gas isuriak gutxitu eta oinezkoen eta ibilgailuen ikuseremua zabaldu egingo dira, besteak beste”.
“Horregatik”, gehitu du Getxoko Alkateak, “epe ertain-luzerako plana ari gara prestatzen hori gauzatzeko inbertsio oso garrantzitsuak egin behar izango ditugulako sasoi batez”.