Abesbatza berri hau ikasturte honetan sortu berria da Leioako Udal Musika Eskolako koralaren eskutik. Guztira, 15 eta 23 urte bitarteko 25 gazteek osatzen dute talde musikal hau, denak Leioako Kantika Koralean hezitakoak, honela musikarengatik duten zaletasunari jarraipena ematen diote.
Lumegarekin hiru dira Leioako Udal Musika Eskolak dituen lan ardatzak, bigarrena Leioa Kantika Korala izango litzateke eta hirugarrena La Kantoria neska gazte taldea da. Azken honek 2007an Zumarragako Antigua Abesbatzak txapelketan lehen saria lortu zuen, eta herri horretan maiatzaren 30ean izango den Espainiako X. Kantu Koraleko Nazio Sari Nagusia lehiaketarako prestaketa lanetan dabiltza. Izan ere, Zumarragan Estatu espainiarreko sei koru-txapelketen irabazleak lehiatuko dira.