Emakume Gazte Feministen oharra:
Datorren apirilaren 11n arratsaldeko 16:30ean Kukutza gaztetxean Euskal Herriko neska gazteen asanblada burutuko da. Neska eta gazte bezala zapalduak gara askotan konturatu ez edota zapalkuntza horri erantzuten ez diogun arren. Horregatik, jaikitzeko ordua da, kontzientzia hartzea eta egoera horri aurre egiteko antolatu eta borrokatzea ezinbestekoa dugu. Horretarako elkartuko gara ostiralean. eta dagoeneko hainbat tokietan nesken asanbladak antolatu dira jardunaldi feministen zein neska gazteen asanbladaren aurkezpenak eginez: Ibaetan, Leioan,Gasteizen, Zizurren...
Ostiralean burutuko den asanbladan parte hartzeko deia luzatu nahi diogu euskal herriko neska gazte guztiei. emakume gazteok jaiki eta lotu feminismora! bide berean, mugimendu feministak antolaturiko jardunaldi feministetan parte hartzeko deia egiten dugu, eta horretarako jardunaldifeministak.org helbidean izena eman behar dela oroitarazi nahi dugu.