Gazteok Bat ekimena aurkeztuko dute bihar Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 11a, 20:45
"Gazteok Bat irabaziko dugu!" lelopean, bihar, larunbata, Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean aurkeztuko dute hainbat gazte talderen babesa duen Gazteok Bat ekimena. Itzubaltzeta / Romoko HNT, Segi, Ikasle Abertzaleak, Ez Jaun Ez Jabe eta gaztetxeak jakinarazi dutenez, begi onez ikusi dute "gazteriak pairatutako errepresioa salatzeko eta haiei laguntzeko" ekimen hori. Antolatzaileek arratsaldeko 8etan jarri dute hitzordua, kontzertu batekin osatu dutena. Izan ere, bertan izango da Itzubaltzetako Ovarios Varios punk bertsioak egiten dituen emakume gazteen taldea, El Trono de Judas Iruñeko punk-rock talde ezaguna eta Los 4 elementos banda sarturtziarra entzuteko aukera hiru euroren truke. Kontzertuan aterako den dirua, Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen desalojoaren harira jarritako isunakordaintzeko bideratuko dituzte, antolatzaileek zehaztu dutenez. Argazkian, orain arte Gazteok Bat plataformak egindako ekimen publiko bakarra pasa den urtarrilaren 26an Algortan burutu zen "Gazte eta aske, irabazi arte!" lelopeko manifestaziora luzatutako deialdia izan da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun