
La Baldufa talde katalanak "Alegiazko liburua" izenburuko antzezlana eskainiko du igande honetan, apirilak 13, 12:00etan hasita,
Kultur Leioa aretoan. Saioa euskaraz izango da, eta sarrerak 4 euroko prezioan, BBKren orotarako kutxazainetan, 944 310 310 telefono zenbakian, www.bbk.es webguan eta txarteldegian lortu daitezke, tokiko kultur iturriek adierazi dutenez. Antolatzaileek arabera, "Alegiazko liburua" antzezlana "jende guztiarentzako bidaia da, diziplina askotako ikuskizuna, abentura eta utopiarako deia izan nahi duena". "Muntaiaren protagonistak existentzia monotonoa eta aspergarria dauka. Bulego batean egiten du lan eta egunero zeregin berberak errepikatzen ditu. Orduan, liburu bat helduko zaio eskura, eta liburuaren irakurketak mundu berri baten ateak irekiko dizkio: irudimenaren, abenturaren eta bidaiaren mundua", azaldu dute. Hiru istorio batean biltzen ditu antzezlanak, zeinean gizon eta emakumeen kezkak islatuta aurkezten diren. Luis Zornozaren zuzendaritzapean, Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan eta Carles Benseny dira antzezleak. Bestalde, gaur bertan, 20:30ean, Ken Zazpi talde gernikarraren azken diskoaren aurkezpenarekin zuzenean gozatzeko aukera egongo da, 10 euroren truke, Kultur Leioan.