Uribe Kosta eta Erandioko abesbatzek zazpi emanaldi emango dituzte asteburuan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 11a, 22:31

Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen Udaberriko Kontzertuen XXIX. edizioaren barruan, gaur eta bihar zazpi emanalditan abestuko dute Uribe Kosta eta Erandioko abesbatzek. Gaur, Algortako Getxo Antzokian bertako Eskuz Esku emakumeen abesbatza hartu ditu Barakaldoko orfeoia eta ONCE Fundazioko Bizkaiko abesbatza, 19:30ean abesten hasi direnak. 20:00etan, berriz, Erandioko Mendibaiarte abesbatza aritzen ari da Bilboko Atxuri auzoko elizan eta 20:30ean Algortako Itxartu abesbatza izango da Bilboko Errekaldeberri auzoko elizan. Bihar, larunbata, berriz, Algortako Trinitarioen elizan Irutasun abesbatzak kantatuko du, Basauriko Soinu Bidea eta Santurtziko Lagun Zaharrak Abots Zuriak taldeekin batera, 20:15ean hasiko den emanaldian. Gainera, Astrabuduako Abots Alai abesbatza Lekeitioko Andra Mari elizan izango da, Sopelako Munarri taldea Sopuertako Baluga auzoko San Pedro elizan eta Plentziako Iraunkor abesbatza Zornotzako San Juan Bataiatzailea elizan. Guztiak arratsaldeko 8etan. Argazkian, Itxartu abesbatzako bi kide iaz kaleratutako diskoa aurkezten, Iñaki Zarraoa orduko Getxoko alkatearekin batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun