Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Langraizko espetxera (Gasteiz) bisitan joan zaio semeari gaur goizean eta horrek egoera oso larrian aurkitu duela jakinarazi du Uribe Kostako Askatasunak. Hartara, euskal jendarteari Langraizera edo Txagorritxuko ospitalera hurbiltzeko deia luzatu diote. Azken asteotan okertu egin da Figueroaren osasun egoera: epilepsia krisialdiak maizago eta gogorragoak izaten ari dira. Martxoaren 20an ospitaleratu behar izan zuten berriro Txagorritxun eta, hurrengo egunean, Langraizko espetxera bueltatu zuten. Aste bete beranduago ere, hilaren 27an, Txagorritxura eraman eta apirilaren 4ra arte eduki zuten bertan. Apirilaren 7ko krisialdia, berriz, oso gogorra izan zen. Hala ere, goizaldean ospitaleratu eta gauean bueltatu zuten Langraizera, sendagiria jasota. Bada, ostegun goizaldean, "sartu eta pixka bat pasatu zitzaionean itzuli egin zuten, urgentziazko tratamendua ematearen ondorioz",
Anjel kalera! herri ekimenak salatu zuenez. Argazkian, Figueroaren aldeko elkarretaratzea Algortan.