Auto gidari bat atxilotu dute drogen eraginpean txirrindularia harrapatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 13a, 13:32

Ezbeharra goizeko bederatziak bost gutxiagotan jazo zen atzo, larunbata, Itsasadarreko errepidean (C-6311), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Txirrindulari batek eta Bilboko matrikula zuen Seat Ibiza auto batek aurrez jo zuten Leioa parean. Elkar jotzearen ondorioz, txirrindularia (F.G.G., 65 urtekoa) larri zauritu zen eta anbulantzia medikalizatu batek Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuen. Ertzainek istripuari buruzko ikerketa izapidetu eta ezbeharrean nahasitako gidaria (G.R.R., 38 urte) atxilotu zuten, trafikoaren segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta. Izan ere, positibo eman zuen gai estupefazienteen azterketan, polizia iturrien arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun