Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak pasa den larunbatean, hilak 5, aisialdian euskara sustatzeko asmoz Algortako Portu Zaharrean antolatu zuen kontzertuan, Ertzaintzak "gazteek jarritako aldarrikapen desberdinen inguruko pankartak kentzen aritu" zela salatu dute
Gaztesarea gazte komunikabidean. Posta elektronikoz bidalitako oharrean, Lor eta Latzen talde euskaldunen emanaldia baino lehen bere izena eman ez duten gertatutakoaren lekukoek "adierazpen askatasunaren aurkako" ekimentzat jo dute ertzainek erabili zuen jarrera. Era berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Polizia autonomikoa EAJrekiko menpekotasuna leporatu eta ertzainek "Segiren eta eusko gudarien aldeko pankarta bana kendu" zituztela salatu dute gazte komunikabidearen bitartez. 2008ko Kantuketan guztiz arrakastatsua izan zen eta milaka gazte batu ziren gau horretan Latzenen azken kontzertuaz eta Lor taldearen emanaldiaz gozatzeko. Argazkian, bi ertzain pankarta bana patruila-autora eramaten. Lekukoek bidalitako beste argazkiak, berriz,
Gaztesarearen argazki galerian ikus daitezke.