Ertzaintzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal garrantzitsuenetako udaltzaingoek, tartean Bilbo, Donostia eta Gasteizkoek, abiadura kontrolatzeko kanpaina berezi bat hasi dute gaur, astelehena. Kanpaina hurrengo bi asteetan zehar egongo da martxan eta hilaren 27an, igandea, bukatuko da. Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan abiadura kontrolatzeko kanpainan gidariek euskal errepideetan daramaten abiadura kontrolatuko dute agenteek, radar mugikor eta finkoen bitartez. Kanpainaren planifikazioan aurreikusitakoaren arabera, Ertzaintzak abiadura kontrolak egingo ditu gauetan. Iaz Herrizaingo Sailak 56.395 salaketa izapidetu zituen hainbat gidarik legeak ezarritako abiadura mugak gainditu zituztelako. Dena den, Herrizaingo Sailaren estatistiken arabera, abiadura mugak errespetatzen dituzten ibilgailuen kopurua gero eta handiagoa da. 2007-2010 Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoak islatzen duenez, muga gainditzen dutenen portzentaia %26tik (2003an) %15era (2007an) jaitsi da. Argazkian, Ertzaintzako errepide kontrol bat artxiboko irudi batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!