Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak "Unibertsitatea tipi-tapa osasunez" ibilaldiaren bosgarren edizioa antolatu du apirilaren 27rako, igandea. "Ez da lehiaketa izango eta mundu guztiari irekita dago, helburua EHU jendartera hurbiltzea baita", unibertsitateko iturrien adierazi dutenez. Martxa (15 kilometrokoa luzea eta 6,5ekoa laburra, hamar urtetik beherako umeentzat) Basurtuko ospitalean (Bilbo) hasi eta Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian bukatuko da. "EHUk Bizkaian dituen ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutaraziz", azaldu dutenez. Izen-ematea doakoa eta ezinbestekoa da eta apirilaren 25era arte egin daiteke Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuko bulegoetan (946 015 894 edo 946 013 162, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era, edo
rovdepor[abildua]lg.ehu.es helbide elektronikoan). Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortu ahal izango dute. Iazko Tipi-tapan 1.600 pertsonek hartu zuten parte, EHUko iturrien arabera. Argazkian, 2006ko edizioko irudia /
Komunika.