Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera antolatu du igande honetarako, apirilak 20. Oraingoan, Aralar mendilerrotik ibiliko dira eta Txindoki tontorrera (1.346 metro) igoera egingo dute, bere hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Ibilbidea egiteko zazpi ordu beharko dira, gutxi gorabehera, taldeko arduradunek zehaztu dutenez. Autobusa 7:30ean abiatuko da Sopelako San Pedro elizaren parean dagoen autobus geltokitik; Algortatik 7:40an igaroko da Getxo I institutu ondotik. 12 eurokoa izango da salneurria bazkideentzat eta 14 eurokoa bazkide ez direnentzat. Interesatuta daudenek txangoaren xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galde ditzakete. Izen-emateak ostegunetan egin daitezke, 20:00etatik 21:30era.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!