Guraso berrientzako hitzaldiak antolatu dituzte Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 15a, 20:25

Barrikako Udalak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten aita-amentzako hitzaldiak antolatu ditu. Ana Bacigalupek gidatuta, maiatzean 13an ekainaren 11an izango dira solasaldiak, biak ala biak goizez. "Senitartekoen artean lotura sendoagoak eta osasuntsuak sortzeko asmoz, umeak hazteko moduak ezagutzea eta guraso berriek eduki ditzaketen zalantzak eta kexkak apur bat argitzea" dira ekimenaren helburuak, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. "Ume eskola maitasuna, errespetua eta laguntasuna bultzatzeko espazioa da", gaineratu dute. Parte hartzeko Barrikako kultur etxean eman beharko da izena, 946 775 163 telefono zenbakira deituz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun