Txirrindulazaleen eskubideen aldeko urteroko martxa egingo dute larunbatean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 15a, 21:06

Urtetik urtera gero eta gehiago dira, euren eskubideak aldarrikatzeko asmoz, Erandioko Txirrindulazaleen Ibilaldian izena eman nahi duten lagunak. Antolaketa lanak eta segurtasuna kontutan hartuta, parte-hartzaile kopurua 800era mugatzea erabaki du aurten Erandioko Txirrindulari Elkarteak, larunbat honetako (apirilak 19) 16. edizioari begira. Halaber, aurretik izena ematea gomendatu dute: Euskadiko Kutxan 20 euro (15 euro federatuak) ordaindu dutela frogatzen duen ziurtagaria eskuan, aipatu kirol taldeko egoitzara (Erandioko Ciclos Altzaga) jo beharko dute parte hartu nahi duten guztiek. Internet bidez ere egongo da apuntatzeko aukera, azken eguna hilaren 17a dela. Istripu-asegurua ere dago sartuta ordaindu beharrekoan. Halaber, Erandio-Erandio XVI. Txirrindulazale Ibilaldia ospatzen den egun berean izena ematea posible izango da, proba hasi baino lehenago. Hala ere, tokirik egongo danik ez dute ziurtatzen. Ibilbideari dagokionez, aldaketak egin behar izan dituzte aurten, egun berean lehiaketa proba bat dagoela jakinarazi zielako Bizkaiko Federazioak, orain hilabete eskas.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun