Liburuaren Eguna ospatzeko hiru egunetan egingo dituzte ekitaldiak Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 16a, 13:19

Sopelako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu apirilaren 23an ospatu ohi den Liburuaren Egunaren harira. Hiru jardunalditan zehar gazteei eta helduei zuzendutako ekitaldiak izango dira udalerrian. Asteazkenenkoak, ikastetxeetan egingo dira. Halaber, tailerrak eta ipuin kontaketak eskainiko dira. Bide batez, Iberre institutuko ikasleek idazle euskaldun bat ezagutzeko eta honekin egoteko aukera izango dute. Biharamunean, ostegunean, arratsaldeko 19:30etik aurrera Mercedes Martinez Bilbao idazle sopeloztarraren “Requirimientos” olerki liburuaren aurkezpena egingo dute Hall Kulturalean. Ondoren, Martinezen olerkien errezitala eskeiniko da, Esther Gutierrez Bilbao esataria dela. Argazkian, haurrak ipuin kontalariei adi apirilaren 2an Algortan ospatu zen Haurrentzako Liburuaren Egunean.

Azkenik, hilaren 26an, larunbata, gazteentzako makillaje tailerra, ipuin kontaketak, liburu erraldoia, jolas gunea eta erakusketa bat egingo dira goiz eta arratsaldez, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Arratsaldean, 19:00etatik 23:00etara diskojaia eta karaokearekin gozatu ahal izango du jendeak. Bestalde, oparien zozketa ere egingo da. Ekintza guztiak udaletxeko enparantzan egingo dira eta, euria egingo balu, udal pilotalekuan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun