Anjel Figueroa preso politiko algortarraren osasun egoera larriaz kezkatuta hurrengo egunotarako hainbat ekitaldi izango dira, bere askatasuna aldarrikatzeko. Lehenik eta behin, ostiralero egin ohi duen elkarretaratzeari eutsiko dio
Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak eta horrekin bat egitera deitu ditu herritarrak
Anjel kalera! herri ekimenak. Kontzentrazioa 20:00etan izango da Algortako Telletxe plazan. Bertatik abiatuko da ordu erdi beranduago manifestazioa Txiki eta Otaegi plazaraino, bertan ekitaldia egiteko. Azkenik, apirilaren 24an, ostegunarekin, Figueroaren egoeraren inguruko hitzaldia egongo da, 19:30ean, Villamonteko kultur etxean. "Algortarraren askatasuna aldarrikatzeaz gain, gainontzeko zortzi euskal preso politiko gaixoen egoera salatzea izango dute helburu ekitaldiek, horietan mediku, abokatu, senide eta herri ekimeneko kideak parte hartuko dutela", Anjel kalera! herri ekimenak azaldu duenez. Bitartean, Uribe Kostako Askatasunak egindako deialdiari erantzunez, 30 bat lagun elkartu ziren (argazkian) larunbatean Langraizko espetxean (Gasteiz).