Bihar, hilak 17, osteguna, Alberto Iñurrategik “Begiz Begi" bere azken dokumentala aurkeztuko du Algortako Getxo Antzokian. Filmean, mendizale gipuzkoarrak gaur egungo eskaladari buruzko gogoeta egin du eta zenbait gaiari heltzen dizkio, espedizio eta bidaien antolatzeari eta mendi-hegaletan bizi diren lagunenekiko harremanak, besteak beste. Proiekzioa euskaraz izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Filma amaitu eta gero, Alberto Iñurrategi ikusleekin mintzatuko da. “Begiz Begi”k gaur egungo mendi-zaletasunari so egiten dio; mendiaren aurrean gizarteak duen jarrera eta alpinistek beren bidaiak nola antolatzen dituzten aztertzen ditu. Horrezaz gain, Iñurrategik bere gogoetak plazaratzen ditu mendiaren munduaren inguruan, askotan pentsamendu orokorraren aurkakoak direnak. Halaber, mendizaleak bidaiariek espedizioei aurre egiteko orduan dituzten jarrerak salatzen ditu, bere ustez alpinismoari kalte egiten diote eta. Dokumentalak Koldo Izagirreren testuak eta Francisco Garcia Alvarezen musika ditu, eta munduko zenbait gailurretan hartutako irudiak eskaintzen dizkio ikusleari, zuri-beltzeko sekuentziekin uztarturik.