Aurten ere udaleku irekiak egingo ditu uztaila eta abuztuan Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 16a, 18:33

Egitasmoa 4 eta 12 urte bitarteko (biak barne) Sopelan erroldatutako umeei zuzendurik dago soilik, udal iturriek zehaztu dutenez. Uztaileko lehenengo txandan 125 neska-mutilek parte hartzeko aukera izango dute, bigarrenean, berriz, 100. Bestalde, abuztuko lehenengo txandan 50 lagunentzako egongo da lekua eta bigarrenean 30entzako. "Eskainitako plaza kopuruaren %5 ezintasun fisikoa, psikologikoa edo zentzu ezintasuna duten umeentzat gordeko da. Kasu hauetan ume bakoitzeko begirale bat egongo da", gaineratu dutenez. Izena emateko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik. Txanda bakoitzeko prezioa 80 eurokoa izango da (10 euroko seinalea eta 70 euroko matrikula). Inskripzio orria udal web orrialdean eskura daiteke. Argazkian, hainbat ume udalekuez gozatzen / Pinpoil.

Familia ugarien kasuan, lehen partaideak 80 euro ordaindu beharko ditu, bigarrenak 60 euro eta hirugarrenak 50 euro. Diru sarrerak BBKren honako kontu zenbakian egin beharko dira: 2095 0307 16320001972 1, kontzeptua Udalekuak, umearen izen abizenekin batera. Jai egunak ere udaleku egunak izango dira (uztailak 25 eta abuztuak 15).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun