Txapel Reggae jaialdirako kartel eta kamiseta lehiaketak deitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 16a, 19:55
Uztailaren 19an egingo dute aurten Txapel Reggae musika jaialdia Armintzan. Oraingoan, gainera, herritarron parte hartzea eskatu dute antolatzaileek, kartelen eta kamiseten diseinua egiteko. Horrenbestez, "Txapel Reggae Armintza 2008" leloa agertu beharko da lehiaketetara aurkeztutako lanetan. Kartelerako diseinu bat eta kamisetarako beste bat aurkeztu behar dira (banatuta puntuatuko dira), tokiko iturriek zehaztu dutenez. Egindako lanak posta elektronikoz (armintzajb[abildua]hotmail.com), posta arruntez (Lemoizko Kultur Etxea. Portubidea, 5-48620 Armintza) edo aipatu kultur aretoan zuzenean entregatu ahal izango dira; izena eta harremanetan jartzeko telefono zenbakia jarriz. Kartel zein kamiseta lehiaketako irabazleak 100 euro jasoko ditu bakoitzak. Bestalde, ostegun honetan, apirilak 17, abiatuko dira Urdulizko jai batzordearen bilerak. Batzarra udaletxean izango da 20:00etan. Zalantzak edo galderak argitzeko kultura[abildua]urduliz.net posta elektronikora jo daiteke. Argazkian, kontzertua joan den urteko Txapel Reggae jaialdian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun