Saharar umeak udan ekartzeko familien bila dabiltza Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 16a, 20:16

Sopelako Nuyum elkarteak Oporrak Bakean kanpainarekin bat egin du beste urte batez, Udalaren laguntzarekin. Laugarren ekitaldi honetan, saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeei uztaila eta abuztuan familia sopeloztar batekin bizitzeko aukera eskaini nahi diete berriro. Beraz, “egitasmo honekin ume saharar bat etxean hartzera animatu nahi ditugu herriko familiak. Horrela kanpamenduetan jasaten dituzten egoera gogor eta ankerretik bolada baterako aldentzeko aukera ematen diegu”, azaldu dute Nuyum elkarteko bozeramaileek. 2007an bost neska-mutil heldu ziren Sopelara. Eskaera aintzat hartu nahi dutenek, Nuyum elkartera deituz egin dezakete eskaera, 695 788 185 telefono zenbakian, apirilaren 30a baino lehen. Argazkian, kanpainarako aurtengo kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun