Ertzaintzak 19 urteko I.S.J. gaztea eta adin txikiko beste mutil bat atxilotu ditu 13:00ak aldera, besteak beste Sopelako gasolindegi, Erandioko ostalaritza establezimendu eta Plentziako banketxe batean izan diren atrakuetan nahasita daudelakoan. Atzeman dituztenean, susmagarriak lo egiteko atondutako furgoneta batean zeuden, Zorrotza (Bilbo) kanpoaldean, ustez isilpean bizi zirela, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailaren arabera. Gogoratu beharra dago, Bizkaiko hainbat ertzain etxetako agenteek abiatutako ikerketaren ondorioz, 19 urteko M.S.G. ere atxilotu zutela igandean Sestaon. Gainera, taldeko beste bi kide identifikatu zituzten orduan, polizia iturrien arabera. Identifikazio horien bidez, bietako bat urtarrilaren 23an beste delitu batzuengatik Martutenen (Donostia) espetxeratu zuten, eta bestea adingabeen babeserako zentro batean zegoela jakin zuten.