Kalera preso politikoen aldeko nazioarteko ekimenak egindako deialdiarekin bat eginez, besteak beste, Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Grezian, Parisen edo New Yorken egingo dira bihar ekimenak. Donostian PSOEren egoitzaren aurrean burutuko da konzentrazioa. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, enkartelada egingo dute Algorta, apirilak 17ko Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Hitzordua Telletxen da, 20:00etan. Bestalde, Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak agerraldia egin du goizez Bilbon, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak azken lau urteetan aurrera eraman duen espetxe politikaren balantzea egiteko. Besteak beste, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Mari Karmen Fernandezek hartu du hitza aipatu prentsaurrekoan. "Esaten duena esaten duela, badaki egiten dutena legez kanpokoa dela eta beraien legeak betetzea nahi dugu", azaldu du emakumeak, Gara.net agerkari elektronikoak jaso bezala. Argazkian, Figueroaren aldeko elkarretaratzea Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!