Garapenerako lankidetza egitasmoak aurrera daramatzaten eragileen artean 233.000 euro banatuko ditu aurten
Leioako Udalak. "Laguntza hauek jasotzeko erakundeek hainbat baldintza bete behar dituzte, adibidez, egoitza soziala Bizkaian eta Leioan bazkideak izatea. Bestetik elkarteak eta erakundeak irabazi asmo gabekoak izan behar dira eta Hirugarren Munduko garapenerako lanak egin behar izango dituzte", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Laguntza eskuratu nahi duten elkarteek apirilaren 20tik (igandea) maiatzaren 20ra bitartean edukiko dute izena emateko aukera. Halarer, kontutan izan beharko dute, beti bezala, hainbat diru partida ezberdin izango direla. "Hau honela partida indibidual bi daude nominatiboak direnak, hau da, dagoeneko esleituta daudenak Dominikar Errepublikan eta Saharan lan egiten duten talde birentzat, herrialde bi hauek Leioarekin baitaude anaituta", azaldu dute udal arduradunek. 62.000 eurokoa da diru laguntza bi horietako bakoitza. Beste partida bat gainontzeko herrietan lan egiten duten taldeentzat izango da, 103.000 eurokoa eta 6.000 euroko azken partida "sentsibilizazio eta kontzientziazio" egitasmoei emango zaie, "gure herrialdetik kanpo egiten den lanaren berri emateko eta jendea laguntza ematearen beharraz ohartarazteko. Argazkian, saharar umeak Leioan.