Jaialdia ostiralean, apirilak 18, hasiko da, Ana Vega Toscano piano-jolearen eskutik. Musikariak “Compositoras a traves del siglo XX” izenpeko egitaraua eskainiko du eta horretan Maria Rodrigo, Emiliana de Zubeldia, Emma Chacon, Maria Teresa Prieto, Germaine Taillaferre, Elena Romero, Gisela Hernandez, Maria Luisa Ozaita eta Encarna Beltran musikagileen piezak bildu ditu, besteak beste. Biharamunean, larunbatean, Maria Jose Sanchez sopranoak eta Sebastian Marine piano-joleak osatutako bikoteak musika eta ahots errezitaldia eskainiko dute, “Nanas, desvelos, sueños” izenburukoa. Horretan, honako musikagile hauen piezak biltzen dira: Matilde Salvador, Carmen Santiago de Meras, Elena Romero eta Mel Bonis, gehienak Juan Ramon Jimenez, Federico Garcia Lorca, Carmen Conde eta Juan del Enzinaren testuetan oinarritutakoak.
Azkenik, jaialdia igandean, apirlaren 20an, amaituko da La Veneranda hirukotearen eskutik. Maria Jose Sanchez sopranoak, Miguel Angel Tallante klabezin-joleak eta Guillermo M. Concepcian biolontxelo-joleak osatzen dute taldea eta Barrokoko hiru musikarien piezak joko dituzte: Francesca Caccini, Elisabeth Jacquet de la Guerra eta Barbara Strozzi, hain zuzen ere.