Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) larunbat honetarako, apirilak 19, jarri du lehenengo urteurrena ospatzeko eguna. "Urtean zehar asko izan dira aurrera atera ditugun ekimenak (mus txapelketa, inauteriak, herriko jaiak, Olentzero gaua, etxebizitza duinaren aldekoak ekintzak...). Egindako lanarekin aurrera jarraitzeko gogoz Gazte Asanbladaren 1. urteurrena ospatuko dugu herrian ahalik eta ohiartzun handiena lortzeko", azaldu dute neska-mutil erandioztarrek. Horrenbestez, etzi, umeentzako tailerrek emango diote hasiera 11:00etan ospakizunei eta, ordu bete beranduago, ipuin kontalaria izango dute neska-mutilek. Eguerdi aldera, berriz, triki-bertso txikiteoan abiatuko dira herriko tabernetan barrena gazte erandioztarrek, 14:00etan bazkaria egin artean. Arratsaldean, berriz, Oka erraldoia (17:00) eta kalejira musikatua (19:00) izango dira. Amaitzeko, Materia Gris, 121Krew eta Dj.Bull-ek emango dute kontzertua, 21:00etan. Ekitaldi guztiak metro geltokiko plazan izango dira. Argazkian, iazko aurkezpen egunean, EGAko kideek ongi etorri pankarta jartzen